XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKERA MAITE DEGU

Euskera baserritarren izkuntza dala-ta, euskeraz itzegin nai ez dutenak asko dira Euskalerria'n.

Euskeraz itzeginda baserritartu egingo dirala uste dute.

Beste asko aurrerago dijoaz: ez dute bakarrik euskeraz ez itzegin nai, ezta euren semetxoeri euskerarik erabilten utzi ere, errdera ikastia etekingarriagoa dala-ta.

Euskera izkuntza ederra, garrbia, maitagarria da benetan; baña mingañaz au esan arren euren egitadak beste gauza bat darakusgute.

¿Zerrgaitik, orrdea, euren jarrdunetan euskerarik eztarabilte...? ¿Zer dala-ta ez dute euskel-ingi, izparringi ta idaztirik irakurrten...? ¿Zerrgaitik ez dituzte euren idazkiak euskeraz idazten...? ¿Zerr dala-ta euren semetxoeri beti errderaz itzegin...? ¿Euskera maite dutelako ote?.

Zerrgaitik igande ta jayetan, txaideak-zearr errdel-abesti gatzbakoak eta maiz itxusiak entzun oi dira...?.